XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestetik, enpresen neurriak handitzean, industriariek gero eta gehiago behar zituzten bankuek ematen zituzten kredituak; horrez gainera, bankuak izan ziren burtsan sozietate berrien sorrera eragin eta promozionatzen zutenak, eta gero eta gehiago haien akzioak erosten zituztenak.

Hau da, bankuen eta industri enpresen interesak gero eta estuago elkarlotzen dira.

Eta banku- eta industri kapitalen elkarbarneratze horretatik, finantz kapitala sortzen da.

Horrela, Leninek zabaldu egiten du Marxen finantz kapitalaren nozioa.

Hau ez zaio aplikatzen kapital bankarioari bakarrik, baizik eta honen eta industri kapitalaren bategiteari.

Bestalde, kontzeptu honi buruz, anitzetan aurkitzen diren bi uste oker salatu beharra dago: a) Nahiz eta banku- eta industri kapitalek elkarrekin harremanak izan, bakoitzaren izaera eta berezitasunak ez dira desagertzen elkarte horietan, Hilferding-ek hala uste bazuen ere.

b) Bien bategitean (agian bategite kontzeptuaren ordez egokiago izango litzateke elkarbarneratze erabiltzea) ez da derrigor nagusitzen kapital bankarioa kapital industrialarekiko, Hilferding-ek uste bezala eta Leninen idazlanaren irakurketa arin batetik ondoriozta daitekeenez.

Aitzitik, gaur egun nabari da sozietate handiek (nazioaskotakoek eta antzekoek) duten autofinantziazio-ahalmen eskerga; hain da hau handia, ezen behin baino gehiagotan industri monopolio hauek berauek izan bait dira bankuak sortu izan dituztenak.

Halaber, ez dirudi, mende honen hasieran, kapital bankarioaren nagusigoa toki guztietan eman zenik (A.E.B. ]etan, adibidez, industriariek nagusigoa beren eskutan gorde bide zuten).

c) Kapitalismoaren aurreko aroan, lehiaketazko kapitalismoan alegia, kapital-esportazioak egiten baziren ere, hauek gutxi eta bakanak izaten ziren merkantzien esportazioen aldean.

Baina mende honen hasieran, herrialde kapitalista aurreratuetan kapitala gehiegi heldu zen (Leninen esakuntza erabiltzeko), eta ez zuen irabazpidezko inbertsioetarako aukera handirik kausitzen.

Herrialde atzeratuetan, berriz, kapital gutxi, lurraren prezioa apala, lehengaiak merkeak eta alokairuak arras baxuak zirenez gero, batezbesteko irabazi-tasa garaiagoa zen eta kapitala, hori ikusiz, herrialde atzeratu hauetara jotzen hasi zen.